XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SORKUNTZAKO MITOAK

Sorkuntzako mitoek, jainkoen historia gehienetan bezalaxe, giza portaera eredutzat hartzeko joera dute.

Beraz, gizarte-eraz eta, zehatzago esan, sexuen arteko harremanez informazioa eman diezagukete.

Greziako mitologiak (K.a 700. urte inguruan idatzitako Hesiodoren Teogoniak dioenez), belaunaldi arteko liskar- eta mesfidantza-historia ezagunaren berri ematen du.

Berez, gizonezko-izaeraren eta emakumezko-izaeraren arteko betiko gatazka baino ez da.

Mitologia horren arabera, Gaia (lurra) Kaosetik sortu eta haren lehen seme Uranorekin (zeruarekin), berak bakarrik sortutakoarekin, elkartu zen.

Uranok Gaiaren gorputzera honek sortutako seme-alaba guztiak sartzen zituen.

Azkenean ordea, Gaiak bere Kronos semea aita irentzera bultzatu zuen.

Aldi berean, Kronosek Rearekin izandako seme-alabak irentsi egin zituen, baina hauetako batek, Zeusek, garaitu egin zuen.

Era berean Zeusek bere lehen emazte Metis irentsi egin zuen ernaldu zenean eta bere burutik bien alaba Atenea atera zuen.

Mitoak gizonak emakumearengan duen aginpideaz, traizioaz, aitatasunaren sasikotasunaz eta zalantzaz obsesionatutako kultura islatzen du, hau da, emakumearen ugalmena gizonak kontrolatzeaz.

Kontrol hori zibilizazioak natura garaitze moduan deskribatzen zen.

Sorkuntzako mitoen eboluzioei esker aldaketa politikoen eta ondorioz sexuen estatusean izan diren aldaketen berri izan daiteke.

Emakumeek gizonezkoen antzeko eskubideak zituzten antzinako Mesopotamian, mundua Tiamat jainkosak osatu zuela uste zuten.

K.a. 1700. urte inguruan, Babilonia lurralde haietan nagusi zenean eta gizonek sexu- eta ekonomi gaietan eskubide gehiago zutenean, Tiamat munstro bihurtu zen, kaosaren ordezkari